Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2022. Bosgarren saioa. Parte hartzaileak:
Aitor Etxebarrizarraga Gabiola (Gernika-Lumo, 1993)
Beñat Iguaran Amondarain (Amasa-Villabona, 1988)
Eñaut Martikorena Lizaso (Hernani, 1995)
Jone Uria Albizuri (Getxo, 1990)
Maddalen Arzallus Antia (Hendaia, 1990)
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, 1979)
Gai-jartzailea:
Leire Garatxena Larrabe
Donostia Kulturak ez du ekitaldi hau antolatu
Donostia Kulturak ez ditu bere gain hartzen antolatzaileak iragarritako ekitaldian izan daitezkeen aldaketa edo ez-betetzeen erantzukizuna.
Adina: +5 urte
San Telmo Museoak 120 urte betetzen ditu. Museoa ezagutuko dugu eta gure museo propioa eraikiko dugu pop-up teknikarekin papera erabiliaz: tolestu, margotu, itsatsi, collageak egin…
NUYE sei akrobatak osatzen dute, zirkua eta koreografiaren bidez bikote-harremanen dinamikak aztertzen dituen proposamena. Etengabeko bilaketan, norberaren eta besteen arteko joan-etorriak jasotzen ditu. Horma modular batek, aurpegi asko dituen eszenatoki bat okupatzen du.