Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
1-4 urte artean ikasi, sortu, esperimentatu eta gozatzeko espazioa.
Itsaspeko gorria hartuta, Medialaben murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
*Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Mahai-ingurua 'osasun komunikazioa hiperkomunikazioaren garaian' gaiaz hitz egiteko.
-Ana Galarraga (Elhuyar)
-Arantza Iraola (Berria)
-Felix Zubia (Osakidetza)
-Moderatzailea: Oihane Yustos
Donostiako Aquariumean. Urriak 18, asteartea. 18:30.
Helduen artean, euskaldunberrien artean bereziki (euskaltegietako ikasleak gehienbat) euskaraz aritzeko saioak, STMn unean jorratzen ari den eta Museoak berak proposatutako gai baten inguruan betiere. Hamarnaka lagun biltzen dira, talde txikiagotan eta hainbat saiotan.
Gaia: San Telmo Museoaren 120. urteurrena
Izen-ematea: mintzalaguna@bagera.eus
Antolatzen du: Bagera Elkartea
Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako errezitaldia, Poetika zikloaren testuinguruan:
Testuak: Alex Gurrutxaga
Pianoa: Joana Otxoa de Alaiza
Txori Kantazale izeneko zuzeneko emanaldiak Xabier Leterengana hurbiltzeko beste modu bat proposatzen du, Lete berrezagutzea. Horretarako haren garai ezberdinak, haren gustuak, haren mundua hartu dute erreferentziatzat Alex Gurrutxagak eta Joana Otxoa de Alaizak. Txori kantazale ikuskizunak piano doinuak eta hitza uztartzen ditu. Joana Otxoa de Alaiza da proiektuan musika jarri duena, eta Alex Gurrutxugarenak dira azalpenak eta errezitazioak. Eta orain, hori guztia eta gehiago jasota dago Txori Kantazale (AZ022) disko-liburuan edota liburu-diskoan.
Joana Otxoa de Alaiza Gracia (Astigarraga, 1988). Piano ikasketak egin zituen Musikene Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, eta 2011z geroztik Gasteizko Musika Kontserbatorioko irakaslea da. Ganbara-musikako masterra egin zuen Berlingo Arte Ederren Unibertsitatean, eta ahots laguntzan espezializatu da. Hainbat proiektutan parte hartu du piano-jotzaile laguntzaile eta ganbara-musikako pianista gisa.
Alexander Gurrutxaga Muxika (Zarautz, 1988). Literaturan doktorea da, eta aditua Xabier Leteren obran. Filologia eta literatura ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta Trentoko Unibertsitatean. 2016tik EHUko irakasle eta ikertzailea da. Dibulgazio eremuan, literatur kritikari gisa kolaboratzen du, bai hitzaldi formatuan, baita argitalpen bidez ere