Famileintzako arte lantegia (+5)
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Vive le cinéma! erakusketan lau zinemagilek (Dea Kulumbegashvili, Jeremiah Lemohang Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ek) zinema aretoetarako filmak egiteko praktika erabili dute erakusketa-areto honetarako instalazio zinematografikoak sortzeko.
Erakusketa oinarritzat hartuta, tailer honetan argiaz, soinuaz eta erakusketa hauek ikusteko, entzuteko eta esperimentatzeko moduez arituko gara, denon artean egingo ditugun ariketa ezberdinen bitartez.
Datak:
Uztailak 16
Abuztuak 27
Irailak 24
Urriak 22
Abenduak 17
Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Komisarioa: Jon Cazenave.
3X4=Orain. Musika, zinema eta literatura argazki liburuan erakusketak Gabriela Cendoya Bergareche Bildumako 12 argazki-liburu ditu abiapuntu, historikoak eta garaikideak, eta beste hainbeste artistari eskaini zaizkie, hiru diziplinetako bakoitzeko lau artistari, beren analisia eskaini eta begirada partekatu dezaten. Hurbilketa askotariko eta anitz bat egin da errealitate horretara, zinema, musika eta literatura argazkiekin eta liburuekin erlazionatuta.
Komisarioaren hitzetan, "argazki-liburua argazkiz osatutako liburu bat baino gehiago da, objektu artistiko bat da; irudiek izaera autonomoa galtzen dute, eta edukien sekuentzia batean egituratzen dira, asmo narratibo eta erritmo bisual bakarrarekin, beste formatu batean errepikatu ezin den sormenezko diskurtso bat eraikitzen duena".
Zaborra metafora bat da batzuetan. Baina ze metafora da kiratsa darion hau?
2020ko otsaila: zabortegi baten kolapsoak bi langile desagerrarazi ditu azpian. Esan patua izan dela. Esan zoria izan dela. Edo haien senide ttipi eta apala, zorte txarra. Ardura eta erantzukizuna maskaratzeko mozorroak ere izan daitezke, ordea, hondamendiari jarritako hitzok. Batzuentzat ezbeharra dena, istripua da beste batzuentzat.
2020ko martxoa: covida heldu da. Osasun arazo batek bazterrean laga duen irrati-esataria, Zaldibarko zabortegiaren luiziari hitzak ematen saiatuko da. Egia, egitatea, kontakizuna... Baina nola adierazi samina mundua pandemia baten menpe izoztu denean?
Hitz hoberik topatu ezean “hondamendia” deitu diogun horrek ataka larrian jarri ditu guztiak, halako gertaera lazgarri baten ondotik deus okerragorik etor ezin daitekeen ustean.
Pantailek hartu dute hitzaren tokia eta zaborrak gure bizien arrasto bihurtu dira. Langile bat hiltzen da beharrean. Astero.
2022ko otsaila. Zabor meta erraldoian aztarrika, bide-seinale modura erabiliko ditugun galdera ikurrak besterik ez ditugu topatu. Eta bizitzaren balizko zentzuaren gainetik, bizitza bera huts-hutsean maitatu behar dugula dioen intuizioa.
Oharra
Lan hau urriaren 28tik 30era ere antzeztuko da.
Adina: +5 urte
San Telmo Museoak 120 urte betetzen ditu. Museoa ezagutuko dugu eta gure museo propioa eraikiko dugu pop-up teknikarekin papera erabiliaz: tolestu, margotu, itsatsi, collageak egin…
Hogei urte pasa eta gero, Pedro Sansinenea Euskal Herrira itzultzen da. Jasanezinak egiten zitzaizkion inguruabar batzuk hor dirau, baina badaude beste inguruabar berriak.
+ Maialen Beloki-ren (Donostia Zinemaldiko Zuzendariordea) eta Beñat Sarasola-ren (ikertzailea) aurkezpenarekin.
Heldu den urriaren 22an Baluarte Antzokian ikusgai egongo den SUTAN-Musikala- ikustera gonbidatu nahi zaituztegu. Familia osoarekin ratu bikaina pasa nahi baduzue, ez galdu musikal euskaldun hau ikusteko aukera! Iruñeko Gazte orkestrak zuzeneko musika jarriko du 40 musikariaren laguntzaz.
Islandian oholtzaratu ostean, musikalak Iruñea, Tutera, Donostia eta Bilbora bidaiatuko du, bere 10. urteurrena orkestrarekin batera ospatzeko asmoz.
SINOPSIA
1909, New York. Clara Lemich "Triangle" fabrikara sartzen da lanera. Bertan, emakumezkoen lan baldintza kaxkarrak ikusi ostean, beste 20.000 emakumerekin batera "atorgileen greba" deituriko matxinada bultzatzen du. Bere lankideak grebera eramateko, istorioako emakumeengan bilatzen du inspirazioa: Cleopatra (Egitpon), Whan Zenyi (Txinan), Marie Coulon (Euskal Herrian), Emakume hauen istorioak irakurrita, indarra eta inspirazioa jasotzen du greba aurrera eramateko.
Istorio honek 2 helburu nagusi ditu:
1. Emakumeen lan-duintasunaren eskubideen aldarrikapena
2. Gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerian jartzea
A ze parea! eta Amaya mikroantzezlanak eskainiko dituzte ostiraletik igandera La Farandula aretoan. Egun bakoitzean lau saio eskainiko dituzte, ordu erdian behin. Ostiralean eta larunbatean 20:00etatik 21:30era eta igandean 19:00etatik 20:30era. Sarrerak aretoan erosi daitezke, 5 euroan.
Haatik konpainiak Errimak bi oinetan ikuskizuna emango du Igeldoko frontoian, larunbatean, 19:00etan, doan.
Zarautz Abesbatzak, Joxe Iturriak (organoa) eta Antxon Sarasuak (pianoa) kontzertua eskainiko dute San Ignazio elizan, larunbatean, 20:00etan.
Nai beti presaka dabil alde batetik bestera, baina gaur suerte oneko eguna da berarentzat: DENBORA TOPATU DU! Atzerako kontaketa hasten da, tik-tak, tik-tak... Minutuak badoaz eta Naik publikoaren parte-hartzea beharko du gehien gustuena duena egiteko.
Adina: 4-10 urte
Oharra: Gonbidapenak 5 egun lehenagotik kultur etxean (gehienez 4 gonbidapen)