Bisita gidatua Ruth Orkin (1921-1985) artistaren Denboraren ilusioa erakusketara. Erakusketa ikusgai dagoen azaroaren 6 arte Kutxa Kultur Artegunean.
Erakusketak amerikar argazkilariaren ibilbidea berreskuratzeko aukera eskaintzen du, haren lan ezagunenez haratago.
-Lekua: Kutxa Kultur Artegunea (0. solairua. Tabakalera). Donostia / San Sebastián
-Doako bisita. Plaza mugatuak. Igandero, 17:30tan.
-Beharrezkoa erreserbatzea: T- 943 251937 | aretoan bertan | hezkuntza_artegunea@kutxakulturartegunea.eus
Deskargatu hemen erakusketa-gida
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea urriaren 28tik azaroaren 4era izango da. Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokia izango dira egoitza nagusiak, eta haietan proiektatuko da Astearen sail ofiziala. Urtero bezala, euskarak bere lekutxoa izango du eta film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko azpitituluekin. Azken partida, Irati, Unicorn Wars eta Izurde mutikoa salbu (hauek euskarazko bertsioan proiektatuko dira).
Hiru urteko prozesu luzearen ostean amaitu dute Txiza komunean filma. Lan-talde osoa irrikitan dago burutu dutena jendaurrean erakusteko, baina, nahiz eta filma otsailera arte ez den aretoetara iritsiko, beldurrezko astean egingo duten aurkezpenean informazioa aurreratuko dutela iragarri dute.
Beno, edo hori zen asmoa…
Gonbidapenak urriaren 24tik aurrera eskuragarri, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Urriaren 28an, ostirala, Irati (Paul Urkijo Alijo, 2022) filmak inauguratuko du Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea, Antzoki Zaharrean. Bertan, Abyzou (Oliver Park, 2022) filmak itxiko du urriaren 4an.
Bi data horien artean urteko fantasiazko zinemaren pelikularik onenen hautaketa bat proiektatuko da: film luzeak eta laburrak, baita generoaren klasikoetako batzuk ere. Bestetik, hainbat jarduera egingo dira Asteko programazioaren osagarri gisa.
Aurten 32 film luze, 30 labur eta telesail bateko 3 atal proiektatuko dira guztira.
Informazio gehiago: Euskadiko eta Espainiako zinemaren presentzia nabarmena Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean (albistea).
Erakusketa honetan, Arantza Sestayoren fantasia errealistako ilustrazioen unibertso bikaina bisitatuko dugu. Pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin– hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazio zoragarrietaraino –Daenerys, Sansa edo Jon Snow pertsonaia karismadunekin– gozatu ahal izango dugu. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatuko dugu, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.
Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika-diseinuaren eta animazio-estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampiros edo Reinas de la ilustración española del siglo XXI (Norma Editorial), Rooie Oortjes Belgikan, LeewiART Txinan eta A Song of Ice and Fire (Harper Collins) 2022ko egutegia.
Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Hearts obragatik, Art Renewal Center 2020an.
Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 10:00- 14:00 / 16:30-20:00
Álvaro Herranzek (Bartzelona, 1988) beti izan du mitoekiko eta kondairekiko erakarpen handia eta, zehazki, mitoetan agertzen diren kreaturekiko. Fuego Fatuo Art izenpean, urteak daramatza izaki horiek gorpuzten, Madrilgo bere estudio txikian artikulatutako eskultura eta panpina itxura emanda.
Bere eskulturen eta haien argazkien bidez, Álvarok dimentsio errealista eta sinesgarria ematen die bere izakiei, sense of wonder edo zentzu zoragarri bat aditzera emanda, zeinaren bidez ikusleak, une batez, errealitatearen eta fikzioaren arteko lerro mehea gaindi dezakeen, fantasia benetakoa dela sinetsi eta horretan jolasean aritzeko.
Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketak eskultura eta argazki sorta bat aurkezten digu, hainbat lekutako mitologietakoak, euskal mendietatik hasi eta Japoniako itsasoetaraino.
Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 11:00- 14:00 / 17:00-20:00