Historia, arte eta bitxikeriz beteriko lekua da Donostiako Polloeko hilerria eta ibilaldi honek bere zirrikituak ezagutzeko aukera paregabea dakarkizue!
OH MY WALK!-ek (ohmywalk.com) gidatuko duen ibilaldi kultural honetan, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonai ezagunen historian murgiltzeko aukera izango duzue.
Ibilaldiei buruzko informazioa:
-Polloeko Hilerriak DOAN eskeiniko dituen ibilaldi hauek 2022ko IRAILETIK ABENDURA izango dira, hilabetean behin Polloeko webgunean (www.polloe.eus) argitaratzen joango diren egunetan.
Irteera egunak:
Izenematea derrigorrezkoa da.
Izenematea: 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Email bitartez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 perstona gutxienez eta 15 gehienez.
Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere ibilaldia egingo da.
Adina: +5 urte
Artista-liburuak liburuaren formatuarekin esperimentatzeko aukera ematen du, artelan bakarrak sortuz forma eta edukien aldetik. Pintura, papera eta beste material batzuekin jolastuko dugu. Gure museoa ezagutuko dugu, teknika ezberdinekin esperimentatuko dugu eta gure artista liburua sortuko dugu.
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Tailer honetan Hamahiru erakusketaren inguruan esperimentatu eta jolastuko dugu denon artean egingo ditugun jarduera ezberdinen bitartez.
Datak: Azaroak 12
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Tailer honetan Hamahiru erakusketaren inguruan esperimentatu eta jolastuko dugu denon artean egingo ditugun jarduera ezberdinen bitartez.
Datak: Azaroak 12
Erakusketa honetan, Arantza Sestayoren fantasia errealistako ilustrazioen unibertso bikaina bisitatuko dugu. Pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin– hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazio zoragarrietaraino –Daenerys, Sansa edo Jon Snow pertsonaia karismadunekin– gozatu ahal izango dugu. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatuko dugu, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.
Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika-diseinuaren eta animazio-estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampiros edo Reinas de la ilustración española del siglo XXI (Norma Editorial), Rooie Oortjes Belgikan, LeewiART Txinan eta A Song of Ice and Fire (Harper Collins) 2022ko egutegia.
Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Hearts obragatik, Art Renewal Center 2020an.
Astelehenetik ostiralera: 10:00-20:30. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 10:00- 14:00 / 16:30-20:00
Álvaro Herranzek (Bartzelona, 1988) beti izan du mitoekiko eta kondairekiko erakarpen handia eta, zehazki, mitoetan agertzen diren kreaturekiko. Fuego Fatuo Art izenpean, urteak daramatza izaki horiek gorpuzten, Madrilgo bere estudio txikian artikulatutako eskultura eta panpina itxura emanda.
Bere eskulturen eta haien argazkien bidez, Álvarok dimentsio errealista eta sinesgarria ematen die bere izakiei, sense of wonder edo zentzu zoragarri bat aditzera emanda, zeinaren bidez ikusleak, une batez, errealitatearen eta fikzioaren arteko lerro mehea gaindi dezakeen, fantasia benetakoa dela sinetsi eta horretan jolasean aritzeko.
Fuego Fatuo: Ulertezinaren bestiarioa erakusketak eskultura eta argazki sorta bat aurkezten digu, hainbat lekutako mitologietakoak, euskal mendietatik hasi eta Japoniako itsasoetaraino.
Astelehenetik ostiralera: 17:00-20:00. Larunbata, jaiegun eta urriaren 31n: 11:00- 14:00 / 17:00-20:00
Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible leloarekin jardunaldi hauek ondarea zaintzera gonbidatzen ditu herritarrak, jasangarritasuna ardatz hartuta ondarea zabaldu eta partekatzera. Kultur ondareari buruzko sentsibilizazio-programa, Europako Kontseiluak sustatua. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen du ekimena, lurraldeko kultur erakunde eta eragile bakoitzak proposatutako jarduera-programa bilduz eta zabalduz. Programa gainerako foru-aldundiekin koordinatzen da.
San Telmo Museoan honako jarduerak burutuko dira:
Sensibilizazio ekimen sorta bat izango da Zuloaga plazan erakusketa, tailerrak...
Azaroak 15, 19:00: Auzolandegiak: gazteak, ondarea eta jasangarritasuna. Agenda 2030 Gazte Plazan. Agenda 2030a munduan bizi dugun krisi egoerari aurre egiteko tresna da. Munduko 193 herrialdek onartutako 17 helburu eta 169 jomugaz osatutako Garapen Jasangarriko Helburuak lortzeko bidea erakusten digu. Besteak beste kultur eta natura ondarea babeste beharra aipatzen da. Agenda hori lortzeko, ezinbestekoa da gizarteko sektore eta talde guztien inplikazioa, gazteena bereziki.
Benta Berri plazatik hasi eta Antiguako kaleetaik zehar, kantu jira batek Imanol gogoratuko du, bere abestiak kantatuz, trikitilariek lagunduta.
Imanol Larzabalen lagun taldeak abeslariaren jaiotzaren 75. urteurrena ospatzeko kontzertu oso berezi baten antolaketa bultzatu du.
Ondorengo hauek dira parte hartuko duten kantari eta musikariak: Amaia Zubiria, Olatz Salvador, Maria Amolategi, Olatz Prat, Joxan Goikoetxea, Txema Garcés, Iosune Marin, Telmo Trenor eta Beñat Mujika.
Adina: +5 urte
Artista-liburuak liburuaren formatuarekin esperimentatzeko aukera ematen du, artelan bakarrak sortuz forma eta edukien aldetik. Pintura, papera eta beste material batzuekin jolastuko dugu. Gure museoa ezagutuko dugu, teknika ezberdinekin esperimentatuko dugu eta gure artista liburua sortuko dugu.