Adina: +5 urte
Artista-liburuak liburuaren formatuarekin esperimentatzeko aukera ematen du, artelan bakarrak sortuz forma eta edukien aldetik. Pintura, papera eta beste material batzuekin jolastuko dugu. Gure museoa ezagutuko dugu, teknika ezberdinekin esperimentatuko dugu eta gure artista liburua sortuko dugu.
Gurekin itsaspeko bidaia zoragarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu. Beti bezala, DOAKO SARRERArekin programatutako ekitaldi eta proiekzio guztiak, edukiera bete arte.
Azaroaren 24an, 25ean eta 26an, Donostiako Antzoki Zaharrean, 19: 00etatik 20: 50era, 32 film labur eta 4 dokumental eskainiko dira, planeta osoko itsaspeko paradisuetara eramango gaituztenak eta gure itsasoei eragiten ari gatzaizkien sufrimenduaren gogortasuna erakutsiko digutenak.
Irakurketa musikatu-bertsotua.
Bertso saio literarioan idazle batek kantuan jarriko ditu bi bertsolari. Lander Garroren aginduetara, bat-batean arituko dira Andoni Egaña eta Eli Pagola bertsolariak. Idazleak Faith bere obraren pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei.
Hiru autoreren arteko elkarlana izango da saioa: hiru ahots elkarlanean. Erregistro guztiak lantzeko ahalbidea ematen duena: umorezkoa, poetikoa, narratiboa, akziozkoa, dialektikoa...
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko haurrentzat, gurasoekin nahi ezkero.
Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak.
Larunbatetan, data hauetan:
2022an: azaroaren 26an eta abenduaren 17an
2023an: martxoak 18 eta apirilak 29.
Grimm anaien parkea parkea keinuzko antzerki ikuskizuna da. Grimm anaien ipuinetako batzuk ditu erreferentzia: Errautsa, Txanogorritxo, Hansel eta Gretel , Loti ederra, Rapunzel , Edurnezuri… Jeff eta Joe kale-garbitzaileek Grimm anaiei eskainitako eskultura bat dagoen parkea garbitu behar dute eta ipuinak haien bizitzetan sartuko dira.
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da eta, horretarako, amarakulturetxea@donostia.eus bidali beharko da eskaera, eskatzailaren izen-abizenak eta gonbidapen kopurua adieraziz (gehienez 4 gonbidapen). Izena emateko epea azaroaren 21ean 10:00etan hasiko da (lehenago jasotako eskaerak ez dira kontuan hartuko).
Adina: + 5 urte
Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira. Gai-jartzailerik egongo ez denez publikotik ateratako boluntarioen ideietatik sortuko dira gaiak momentuan.
Nota
Gonbidapenak azaroaren 21-26 bitartean Kultur Etxean banatuko dira.
Adina: +5 urte
Artista-liburuak liburuaren formatuarekin esperimentatzeko aukera ematen du, artelan bakarrak sortuz forma eta edukien aldetik. Pintura, papera eta beste material batzuekin jolastuko dugu. Gure museoa ezagutuko dugu, teknika ezberdinekin esperimentatuko dugu eta gure artista liburua sortuko dugu.
Oraingoan Osabak enkargu bat egin die Potx eta Lotx: Kalera joan behar dira beren bizilaguna izandako Izaskunen etxera. Horretarako ez dute debora asko izango; hala ere, bidean jende askorekin egingo dute topo: kaleko musikari batekin, herriko alkatearekin, OTA kontrolatzen duen udaltzainarekin... Hauekin hainbat abentura biziko dituzte, barregarriak zein negargarriak! Lortuko al dute agindutako orduan Izaskunengana heltzea?
Nota
Izen-ematea ekitaldia baino 10 egun lehenagotik: haurtxokoa_martutene@donostia.eus.
Ipuin bat marraztuko dugu, Aitziber Alonsok lagunduta.
5-11 urte bitarteko haurrak heldu batekin.
Oharra
Izen ematea beharrezko da, eta ekitaldia baino 10 egun lehenagotik egin ahal izango da haurtxokoa_aiete@donostia.eus helbidera mezua bidalita.
Maite Rosendek lagunduta, parte hartzaileek collage eta guraizekin artelanak egingo dituzte. 5 eta 11 urte arteko haurrentzat da eta umeek heldu batek lagunduta egon beharko dute.
Bera artista bilbotar ospetsua da. Bere senarra, negozio-gizon arrakastatsua. Bere ahizpa, bizitzak harrapatutako emakumea. Bere ama, alaba inoiz besarkatu ez zuen pertsona hori... Eta bere bikote ohia, haurrak izateko aukera galdua.
Hau da gure Yermaren eszenatokia. Eszenatoki bat non emakume gazte honek tekila bat bezala isurtzen da Puerto Escondidon, bhang lassi bat bezala Goan, garagardo hotz bat bezala Alexanderplatzen.
Agian sakrilegioa da Yerma planteatzea Lorcaren hitzik gabe, baina honek gaur egun seme- alabarik izateko ezintasunari aurre egin behar dioten emakume guztien hitzak biltzen ditu. Asko direlako, nahiz eta inork ez hitz egin haietaz. Eta bera bezalakoak dira: profesionalki arrakastatsuak, modako jatetxeetan afaltzen dutenak, herrialde exotikoetara bidaiatzen dutenak, parrandan ateratzen direnak, Iphone eta ingurune sozial inbidiagarriak dituztenak. Emakumeak; emakume normalak, independienteak, bikotekideekin, itxurazko ahalduntzearekin, ametsekin eta jaso gabeko desio bakarrarekin: amatasunarena.
Bere alde feministan amatasuna ez zegoen bere lehentasunen artean eta orain... presioa etengabe hazten da, eta inoiz nahi izan ez zuen zerbait nahi du, ezinbesteko gatazka biologiko eta emozionala sortzen diona. Hori da Yerma hau: amatasuna bezalako naturala eta ederra den horrek obsesionatu eta mintzen duen emakumea, desioagatik maitasuna suntsitu dezakeen hura.
Azaroa 18 ostirala:
Azaroak 19 larunbata:
Azaroak 22 asteartea:
Azaroak 23 asteazkena:
Azaroak 24 osteguna:
Azaroak 25 ostirala:
Azaroak 29 asteartea:
Azaroak 30 asteazkena:
Abenduak 1 osteguna:
Abenduak 2 ostirala:
Abenduak 3 larunbata:
Azaroak 17 osteguna
Azaroak 19 larunbata
Azaroak 23 asteazkena
Azaroak 24 osteguna
Azaroak 26 larunbata
Azaroak 29 asteartea
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 1 osteguna
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata:
Azaroak 18 ostirala
Azaroak 19 larunbata
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata
Azaroak 18 ostirala
Azaroak 19 larunbata
Azaroak 21 astelehena
Azaroak 25 ostirala
Azaroak 26 larunbata
Azaroak 29 asteartea
Abenduak 1 osteguna
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata
Azaroak 19 larunbata
Azaroak 22 asteartea
Azaroak 24 osteguna
Azaroak 26-27 larunbata eta igandea
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 1 osteguna
Abenduak 3 larunbata
Azaroak 21 astelehena
Azaroak 22 asteartea
Azaroak 26 larunbata
Azaroak 28 astelehena
Azaroak 29 asteartea
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 1 osteguna
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata
Azaroak 18 ostirala
Azaroak 20 igandea
Azaroak 24 osteguna
Azaroak 26 larunbata
Abenduak 3 larunbata
Azaroak 26 larunbata
Azaroak 27 igandea
Azaroak 28 astelehena
Azaroak 16 asteazkena
Azaroak 23 asteazkena
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 2 ostirala
Azaroak 19 larunbata
Azaroak 20 igandea
Azaroak 22 asteartea
Azaroak 24 osteguna
Abenduak 1 osteguna
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata
Abenduak 4 igandea
Azaroak 18
Azaroak 22 asteartea
Azaroak 26 larunbata
Azaroak 29 asteartea
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 1 osteguna
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata
Azaroak 18 ostirala:
Azaroak 19 larunbata
Azaroak 20 igandea
Azaroak 23 asteazkena
Azaroak 24 osteguna
Azaroak 25 ostirala
Azaroak 26 larunbata
Azaroak 27 igandea
Azaroak 30 asteazkena
Abenduak 2 ostirala
Abenduak 3 larunbata
Oharra: Intxaurrondoko eskoletako ikasleek lehentasuna izango dute sarrera salmentan jarduera auzoan euskara sustatzeko ekimena delako.
Soberan gelditzen diren sarrerak azaroaren 23an jarriko dira salgai, 11:30etan, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilean eta donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.
35 urte beteko ditugu pailazo taldeak eta horren ospakizuna izango da saioa. Sudurgorrion bizitzan lagun egin ditugun hainbat etorriko dira bisitan ospakizunean parte hartzera. Kantua, dantza eta denon parte-hartzea ez da faltako, ezta tarte erraldoia ere… Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!... eta hori izango da gure ospakizuna, beste abentura bat bizitzea!