Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Informazio gehiago: Txalo
Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku… Xo, xo, xo… Begira, begira, begira!!
Batetik Bestera hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Giza migrazioei buruz hitz egingo dugu txorien migrazioen bidez. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz.
Erakusketa bere konplexutasun guztiekin gizabanakoaren ideiatik abiatzen da. Kontraesankorra dirudien arren, behatzera gonbidatzeko modu bat da, kasu honetan argazkiak, zaratarik gabe, esperientzia bisitariaren araberakoa baita.
Ategorrieta-Ulia eta Gros auzoetako planifikazioa eta planifikazio berde partehartzailea aurrez aurre jartzen dira ikusgai eta iritziak idazteko aukera izango da.
3-5 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 / Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Amundarain Mediateka, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Larratxo, 17:30ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30
OSTIRALETAN:
Lugaritz, 18:00etan: Urtarrilak 13, 27 / Otsailak 03, 10, 17, 24 / Martxoak 03, 10, 17, 24, 316-8 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Casares-Tomasene, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 /Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Amundarain Mediateka, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 18:00etan: Urtarrilak 12, 19, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 18:00etan: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 09, 23 / Martxoak 09, 23
Jazarpen indarkeria motibazio politikoko indarkeria mota bat da, euskal gizarteko aniztasun handiko herritar ugarik jasan izan duena eta sarritan bere biktimek isiltasunean eta bakardadean sufritu dutena. Erakusketa honek, Giza Eskubideen esparrutik gerturaketa bat egin nahi du, bere inpaktu soziala eta sufritu zutenen bizitzetan eragindako ondorio zuzenak eta zeharkakoak ezagutaraziz.
Proiektu honek oroimenean barrena bidaiatzera eramaten gaitu bide hori gogora ekartzeko, euren historia artxibatu eta gorde ahal izateko, euren buruetan berriz hots egiten duten balentriak oroitzeko zimelduriko argazkien bidez.
Ikuskizun honetan, Kiki eta Moko pailazoek bakearen atea itxita dagoela jakingo dute. Publikoaren, jaun aztiaren eta Tararí andere aztiaren laguntzarekin, bakearen atea irekitzea lortzen dute, eta gure planetarekin jolasean ospatzen dute, bakez eta alaitasunez beterik.
Inhauteriko tailerra.
San Telmo Museoko txokoetan istorio zoragarriak daude ezkutuan. Pertsonai protagonisten mozorroak sortuko dira.
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.