Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Iritsi da Esti Markezen bakarkako lehen diskoa, Hitzekin Jolasean (Autoekoizpena, 2022). Musika guztia berak sortua da, baita letra gehienak ere. Pop-rock doinuak izango dira nagusi, estilo anitzekin jolasean ibiliko bada ere. Bere gaztetasuna, freskotasuna eta ahots bereizgarria, ibilbide musikal handiko beste musikari batzuen esperientzia eta profesionaltasunarekin batera uztartuz, emango dio hasiera ibilbide berriari. Zuzenekoetan Dánae Riaño, Iker Lauroba eta Josu Erviti izango ditu lagun.
Erakusketa bere konplexutasun guztiekin gizabanakoaren ideiatik abiatzen da. Kontraesankorra dirudien arren, behatzera gonbidatzeko modu bat da, kasu honetan argazkiak, zaratarik gabe, esperientzia bisitariaren araberakoa baita.
3-5 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 / Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Amundarain Mediateka, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Larratxo, 17:30ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30
OSTIRALETAN:
Lugaritz, 18:00etan: Urtarrilak 13, 27 / Otsailak 03, 10, 17, 24 / Martxoak 03, 10, 17, 24, 316-8 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Casares-Tomasene, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 /Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Amundarain Mediateka, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 18:00etan: Urtarrilak 12, 19, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 18:00etan: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 09, 23 / Martxoak 09, 23
Antropologoek, mende bat baino gehiago daramate gizarte ezberdinetako alderdi moral eta etikoak ikuspegi konparatibo batetik aztertzen; Malinowskitik hasita Mauss, Bateson, Scheper-Hugues, Lambek, Csordas edo Wikianek jarraituz. Ez dira ausartu etikaren kontzeptua auzitan jartzen, edo haren dimentsio eta eremu sozial eta kulturalak modu libreago baten aztertzen, agian, Durkheimek proposatutako moralaren definizio hertsian harrapatuta.
XXI. mendearen hasieran, edo agian lehenagotik, panorama hori aldatzen duten bi gauza gertatzen dira. Lehenik eta behin, euren diziplinan gogoeta egiteko eta deskolonizatzeko nahi batek, hego globaleko antropologia kritikoak aintzat hartu izanak eta eskaera profesional eta sozial aldakorrek, gure praktika eta harreman etnografikoak birpentsatzera behartzen dituzte, eta erantzukizunaren eta konfidentzialtasunaren kontzeptuak ez ezik, elkarrekiko zaintzaren, konfiantzaren eta lankidetzaren kontzeptuak ere txertatzera.
Bestalde, biraketa etikoa deiturikoak (Laidlaw 2002), antropologian etikei eta moraltasunei buruz duten ikusmoldea problematizatzera eta zabaltzera gonbidatzen ditu, baita haien begirada hurrengo kontuetara itzultzera ere: premiazko gizarte- eta kultura-gaiek, hala nola hondamendi klimatikoak eta gizakien arteko -eta gizakiz bestekoak direnen arteko- harremanek, teknologia berriek, gerrek, migrazioek eta nekro-politikoek, edo osasun-krisiek hartzen dituzten dimentsio etikoetara.
Jazarpen indarkeria motibazio politikoko indarkeria mota bat da, euskal gizarteko aniztasun handiko herritar ugarik jasan izan duena eta sarritan bere biktimek isiltasunean eta bakardadean sufritu dutena. Erakusketa honek, Giza Eskubideen esparrutik gerturaketa bat egin nahi du, bere inpaktu soziala eta sufritu zutenen bizitzetan eragindako ondorio zuzenak eta zeharkakoak ezagutaraziz.
Proiektu honek oroimenean barrena bidaiatzera eramaten gaitu bide hori gogora ekartzeko, euren historia artxibatu eta gorde ahal izateko, euren buruetan berriz hots egiten duten balentriak oroitzeko zimelduriko argazkien bidez.
Ipuin kontaketa musikatua.
Liburuetan, zinean… heroiak ikusi izan ditugu txikitatik, haien kapa eta botere magikoekin. Baina horiek al dira benetako heroiak?
+3 urte.
OHARRA: gonbidapenak ekitaldiaren egunean bertan banatuko dira Etxarrienen, 16:30etatik.
Porrotx Marimototsekin elkartuko da parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Dolua igarota, gaur, ipuin kontari, kantari, dantzan eta jolasean ariko dira. Pozik daude amatxo Loretorekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Oharra
Gonbidapenak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:00etik aurrera, edukiera bete arte.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Bertso saio literarioa. Idazle ezberdinen aginduetara arituko dira bertsolariak. Idazleek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango dira saiook: hiru ahots elkarlanean.
06: Astearen manifestuaren irakurketa eta kontzertuaNagore Fernández abeslaria eta Xabier Mendiluze gitarjoleak Radio Rebelde BIKOTE AKUSTIKOA osatzen dute. Donostiar talde honen bertsioekin, 80-90.hamarkadetara bidaiatuko dugu.
07: La buena esposa, 2017 Björn Runge Joan Castleman (Glenn Close) emazte ona da, edertasun heldu eta naturalekoa, emakume perfektua. Baina, egia esan, berrogei urte daramatza bere ametsak eta nahiak sakrifikatzen, Joe Castleman senarrarekin (Jonathan Pryce) duen ezkontzaren garra bizirik mantentzeko. Baina Joan bere mugara iritsi da. Literaturako Nobel Saria Joeri eman aurretik, Joek bere sekreturik ezkutuena argitzea erabaki du.Ondoren, solasaldia Olga Grande kazetariarekin.
08: Berdintasunaren aldeko Martxa IntxaurrondotikIbilbidea eta ordutegiak iragarriko dira.
10: La Reina del Arga Estefanía de Paz AsínRemigia Echarren, la Reina del Arga, arte, teknika eta hizkuntza artistiko desberdinak konbinatzen dituen ikuskizuna da, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkoa, clowna eta zirkoa. Pop up, kartel argitsu eta musika bidez sortutako eszena hedagarriak daude.
Ikuskizun delikatua da, eta zirkoko arteen historiaz eta fumanbulismoa bezalako teknikez hitz egiten digu, eta, batez ere, Remigia Echarren ezagutzera eramaten gaitu.
11: Noa uy, uy, uy Panta RheiNoak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez.
Añorgako Bertso-EskolaK antolatua
Parte hartzaileak:
Aranguren, Mikel
Goñi Martikorena, Mikel
Santxo, Xabier
Urmeneta, Iker
Donostiako Auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskaintzen duen egitasmoa da
Bi jarduera mota dago: 3-5 urteko bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzat, eta 6-8 urtekoentzat.
Ibaeta
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Karlos Santamaria plaza
Igeldo
6-9 urte: 17:45
Herriko plaza
Aiete
3-5 urte 17:00
6-9 urte 17:00
Hiru Damatxo plaza
Gros
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Katalunia Plaza
Intxaurrondo
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 18:30
Bernart Etxepare plaza
(euria egiten badu Intxaurrondo ikastolako patioan)
Zelanda 2021eko udaberrian Euskal Herrian sortutako pop-rock taldea da. Hesianen errautsetatik, Fran Uriasek (gitarra eta ahotsa), Ane Bastidak (baxua) eta Iñaki Bastidak (bateria) osatzen dute taldea.
TR Danae Riaño, Iker Villa, Xabier Bengoa, Oihan Moreno eta Lander Camposek osatutako taldea da. 2020an lehen EP GOXÖ kaleratu zuten eta 2021ean lehen LP YAHTOYL.
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Principe eta Antiguo Berri aretoetan
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin.
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Principe eta Antiguo Berri aretoetan
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Principe eta Antiguo Berri aretoetan