Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Literatur solasaldia J. M. Coetzee idazlearen Lotsaizuna liburuaren inguruan.
Idazle eta liburuaren inguruko informazio gehiago atxikitako txostenean irakur daiteke.
Dinamizatzailea: Iñigo Aranbarri.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan.
Solasaldia presentziala izango da.
Zirkuaren eta globoflexiaren munduak narrazioaren munduarekin egiten du topo, pailazo bihurri batek istorioak dibertimendu handiz kontatzen dituenean.
Marian Iriarte: Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Donostiako Kimika Fakultatean 1991 geroztik. Zientziaren dibulgazioan ere aritzen da, eta, egun, Kimika Fakultateko dekanoa da.
Bere ikerketa-arloa polimeroak dira. Polimeroak ontzigintzan hain erabiliak direnez, eta euren bizitza hain laburra denez, eragin oso kaltegarriak dituzte ingurumenean. Horrenbestez, azken urteetan polimero biodegradagarrien munduan dabil, ontzigintzan erabiltzen diren polimero edo nahaste polimeriko asko ordezkatu ahal izateko.
Aurkezlea: Ana Galarraga.
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.