Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Argiñe hegaldi-zerbitzari oso berezia da. Ez du herdoilik ahoan tabuak hausteko, ezta esperimentatzea egokitu zaizkion balentriak eta gorabeherak kontatzeko ere. Eskutik helduta eramango du ikuslea ahazten zaila izango den bidaia batean. Aireratzera!
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
"Zer gertatzen da emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean? Nola sentitzen dira? Alboan dutena akabatzeko moduan daude. Suminkortasunez beteta abanikoen erreginak bilakatzen dira. Eraldaketa prozesu honek bestelakoak ere ematen ditu."
KILIMAterioak klimaxera iristeko autopista bilatzen ari denean klimaterioarekin topo egiten duen emakumearen ibilerak kontatuko ditu, bakarrizketa eta bertsoak uztartuz elkarrizketara bidea egiteko.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko finalista.
Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaitzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgona daukat leloraino. Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo, musikal soila ere. Txikiren azken super-hiper-animaliko ikuskizun ahaztezina da. Egin irribarre ahal den guztietan!
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1