Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Catán, Virus, Trivial, Dixit.... Kartoizko jokoak ere ez dira digitalak baino gutxiago. Zatoz zure dohainak erakustera!
Antzerki Erakustaldiak 2023 zikloaren barruan, lau ekitaldi izango dira hiru antzezlan desberdinen inguruan:
- Maiatzak 16, Lehenengo maila: Cuarentena. Elkar ezagutzen ez duten lau pertsona berrogeialdian daude abandonatutako antzoki batean. Birus ezezagun batekin kutsatu dira. Zuzendaritza: Belén Cruz.
- Maiatzak 16, Bigarren maila: Klowntraturik gabe (euskaraz). Ez digute klowntratatzen gure kurriklowna ez dugulako betetzen. Ez dugu betetzen gure kurriklowna ez digutelako klowntratatzen. Baino ez da ezer gertatzen... Zer edo zer inprobisatuko dugu! Zuzendaritza: May Gorostiaga.
- Maiatzak 18 (euskaraz) eta 19, Hirugarren maila: Barda. Tragikomedia bat da Barda. Maitasunaz hitz egiten du; atsekabe eta gabezien iturri, eta etsaitasunaz; ekaitza bezala zabaltzen dena, etsipeneko xalotasunen ikur. Zuzendaritza: Patxi Pérez. Egokitzapena: Ana Pérez. Euskarazko itzulpena: Kepa Errasti.
Ibilaldi botanikoa Marco Sierrarekin. Casareseko kulturetxetik atera eta Larratxoko parkera hurbilduko gera. Lau Haizeta parkeko eremu honetako ezaugarri nagusiak eta balio naturalak ikasiko ditugu, era amenoan ibilaldi familiar bat eginez. Zuhaitzak identifikatuz, eremu hau nolakoa zen ohartuko gara, baita nola diseinatu zen ere.
Deabrutxo batek, Zezengorrik zaintzen duen altxorra lapurtu egin du. Alaia Galtzagorria, publikoaren laguntzarekin, Euskal Herriko tradizio eta mitoen zehar bidai bat abiatuko du lapurtutako altxorraren bila.
Adina: +4
Ottavio Bottecchia, Jesus Loroño, Fausto Coppi, Jacques Anquetil, Eddy Merckx, Bernard Hinault, Marino Lejarreta, Miguel Indurain, Lance Armstrong eta Alejandro Valverde tropel berean. Imajinatzen duzu zer izango litzatekeen hori? Ezinezkoa da, jakina, garai ezberdinetako txirrindulariak izan zirelako. Dena dela, izen-abizen horiek guztiek zerbait amankomunean badute: denak txapeldun handiak izan ziren eta Donostian aritu ziren. Garaian garaiko txirrindularitzazaleok geure idoloak gertu-gertutik ikusteko aukera izan dugu, kasik ukitzeraino. Azken 100 urteotan Donostiatik pasatu diren ziklismoaren izarren arrastoa topatuko duzu orriotan. Batzuetan loria izan zuten zain; besteetan, miseria.
Euskal Herriko Itzulian, Donostiako Klasikoan, Espainiako Vueltan... eta baita Frantziako Tourrean ere. Sona handiko lasterketa horietan guztietan dir-dir egin zuten txirrindularitzako izen handiek. Handienek. Ekar ditzagun gogora, beraz, istorio horietako batzuk, katea ez baita eten.
Rubén Vidalen gidaritzapean eta Raúl Pérez idazlearekin Tropel amaigabea liburua aurkeztuko da.
Poltsiko Antzerkiaren 32. Jaialdiaren festa. Demode Quartet-en EPA publiko guztiarentzako umorez betetako ikuskizun musikala, eta Albina Stardust & Divina Comediaren Drag Show-a ikuskizunak izango dira.
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Antzerki Sorkuntza Lehiaketaren aurtengo edizioko finalista.
Oraingoan bai! Euskaldunen benetako jatorria, kultura eta hizkuntza ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, umorezko bakarrizketaren bidez kontatua nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgona daukat leloraino. Ez da bakarrizketa hutsa, ez eta antzezlan edo, musikal soila ere. Txikiren azken super-hiper-animaliko ahaztezina da. Egin irribarre ahal den guztietan!
Informazio gehiago: Poltsiko Antzerki Jaialdiko emanaldi guztiak.
Ikasi nahi duzu eraso matxistei aurre egiten?
¿Kalean aske sentitu nahi duzu?
Uste duzu ezingo zarela defendatu?
Egitaraua:
Saioa ekainaren 17an izango da honako 8 orduko iraupenarekin:
10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Informazioa: 943483470
Izena emateko azken eguna: ekainak 1
Oharra: Gonbidapenak maiatzaren 16tik aurrera banatuko dira Intxaurrondo Kultur Etxean (gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Programaren etapa berrian saioak ostiraletan izango dira. Plus 55 agendetan jakinaraziko ditugu hurrengo data eta tokiak.
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Mavkak, basoko arimak, maitasunaren eta zaindari betebeharraren arteko hautu ezinezkoari aurre egin beharko dio gizaki batez maitemintzen denean. Goi Mendi Beltzetatik haratago, izaki fantastikoz betetako erresuma bat zabaltzen da. Mavka, baso sorgindu honen zaindaria, basoa edozein eraso edo bidegabekeriatik babestea du helburu nagusi, baita gizakien erasoetatik ere. Mavkak Lucas ezagutu du, mendietan galdutako musikaren maitale gaztea, eta maitemindu egin dira. Arau guztien kontra, Mavka eta Lucas maitasun-istorio batean murgildu dira, erreinuan izango dituzten ondorioak kontuan hartu gabe. Mavkak basoa salbatu ahal izango du?
Parketarrak izeneko egitasmoa Donostiako hemezortzi auzotan abian izango da ekainaren 2 arte, Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen elkarlanari esker. Auzoetako parke nahiz plazetan, euskaraz jolasean ibiliko dira haurrak eta gurasoak, bi taldetan banatuta: 3-5 urteko bitarteko haurrak gurasoekin, eta 6-8 urteko haurrak.
Igeldo
6-9 urte: 17:45
Herriko plaza
Aiete
3-5 urte 17:00
6-9 urte 17:00
Hiru Damatxo plaza
Ibaeta
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 17:30
Karlos Santamaria plaza
Intxaurrondo
3-5 urte: 17:30
6-9 urte: 18:30
Bernart Etxepare plaza(euria egiten badu Intxaurrondo ikastolako patioan)
Gros
3-5 urte: 17:00
6-9 urte: 18:00
Katalunia Plaza