Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Literatur solasaldia euskaraz. Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Edorta Jimenez idazlearen Koioteren arrastoa liburuari buruz arituko dira.
55 urte baino gehiago badituzu, hona hemen proposamen bat: lagunekin paseatu gertuen duzun lurraldean, zure hirian eta bere inguruan. Batzuetan plan onena alboan duzu. Anima zaitez!
Topagunea:Tabakalera
Ibilbidea: Topalekua
Ikusiko dugunez, faxismoaren auziak, XX.mende hasieran agertua, baina gaur nolabait itzuli dena aktualitatera eta eztabaida politikora, filosofia garaikideko hainbat hausnarketa ardaztu, edo, gutxienez, baldintzatu ditu. Fenomeno historiko huts izan zen, nolabait iragankorra edo kontingentea, ala gure mundu politikoaren hainbat egituraren ondorio da, zeinak oraindik gurean dirauten?.