Hileta batean elkartzea egokitu zaio gure lagun koadrilari. Umore, dantza eta doinu ezagunez jositako ikuskizun original bezain berritzailea eskainiko da.
Ikus-entzunezko proiektua 5 minutu baino gutxiagoan aurkezteko aukera egongo da. Ikuslegoaren artean talentu handiak egongo dira abenturarekin bat egiteko. Nola egin pitch eraginkor bat? Jarduera hau aukera ezin hobea da aurkezpen-trebetasunak praktikatzeko eta hobetzeko, presiorik gabeko lagunarteko giro batean. Gainera, irudiak, soinua edo bideoa erabili daitezke aurkezpenari indar handiagoa emateko.
Ez galdu zure proiektua hurrengo mailara eramateko aukera!
Gipuzkoa plazako Liburu Azokan liburu-denda eta banatzaileen nobedadeak egongo dira salgai.
Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak egongo dira