2023-2024 ikasturtean Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek zabalik dute jada Donostiako Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea. Urriaren 1etik dago zabalik dirulaguntza-eskaera egiteko epea eta eskaera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko dute, online, zein aurrez aurre.
Honako web orrietan izango dute euskara ikasleek dirulaguntza eskaera online egiteko aukera: www.donostia.eus eta ww.donostieuskaraz.eus. Era berean, dirulaguntza aurrez aurre eskatu ahal izango dute Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza, 2) edo Udalinfo bulegoetan Eason, Arrokan, Morlansen eta Altzan; betiere aurrez 010 zenbakian hitzordua eskatuta.
Aurrez aurreko ikastaroez gain, bestelako ikastaro motak ere lagunduko ditu Udalak diruz: barnetegiak, aurrez-aurreko telematikoak, autoikaskuntzakoak eta udakoak. Horiek diruz laguntzeko eskabidea ikastaroa behin hasita 30 eguneko epean egin beharko da.
Dirulaguntzak jasotzeko baldintzak ondokoak dira:
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak ematen dituen dirulaguntzak bateragarriak izango dira ikasle batek jaso ditzakeen beste dirulaguntzekin. Ikasle batek enpresa pribatu baten dirulaguntza jaso arren (lan egiten duen enpresa, esate baterako), Euskara Zerbitzuaren dirulaguntza ere eskatu ahal izango du, eta baita HABErena ere, betiere gain finantzaketa ez dela izango ziurtatuz.