Albisteak

Langabe eta merkatari/ostalarientzako ikastaroak 2023-2024

Euskara Zerbitzuak, euskaltegiekin lankidetzan, doako euskara ikastaroak antolatzen ditu  langabe donostiarrentzat ( irailaren 22ra arte eman daiteke izena). Bestalde, merkatari eta ostalarientzat xede bereziko ikastaroak antolatu dira. (Irailaren 29ra arte eman daiteke izena)

Langabeentzako ikastaroak 2023ko urriaren 6tik abenduaren 5era eskainiko dira astelehenetik ostiralera, 10:30etik 13:45era, hiriko euskaltegiren batean (lekua zehazteke). (Informazio gehiago)

Merkatari eta ostalarientzako ikastaroak 60 ordukoak izango dira, 60€ ordainduta. ( Informazio gehiago)

Itzuli