Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu otsailetik ekainera. Otsailaren 8ra arte eman daiteke izena on line edota aurrez aurren Euskara Zerbitzuan zein udalinfon eskabide orria beteta.
60 orduko ikastaroak otsailetik ekainera emango dira prezio merkean, 60€tan, diruz lagunduta baitaude. Ikastaro hauen xedea da, batetik, merkataritzako eta ostalaritzako langileek euskara ikasteko lehenengo urratsak egitea, bezeroei zerbitzua euskaraz eskain diezaieten.
Bestetik, oinarrizko maila dutenentzat, maila hobetzeko ikastaroak egiten jarraitzea, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.
Ikastaroak hiriko euskaltegietan eskainiko dira (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).