Udalak zazpi kontseilu sektorial berritzeko prozesua martxan jarri du, tartean, Euskararen Kontseilu Sektoriala. Lehenik eta behin, aurreko euskararen kontseilua desegin zuen eta horren ostean, kontseilu berria eratzeko urratsak ematen hasi da.
Bertan parte hartzeko interesa izanez gero, irailaren 25era arte izena eman daiteke.
Bagera Elkarteak mugikorretarako GPS OruxMaps aplikazioaren hastapen ikastaroa antolatu du San Telmo Museoan maiatzaren 13 eta 20an, 19:00etatik 21:00etara. Dinamizatzailea Lorentxo Urretabizkaia Agirre izango da. Izena emateko epea maiatzaren 10ean amaituko da.
Ostiral honetan, apirilaren 24an, onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako Euskararen Plan Orokor berria 2015-2019 epealdirako.
Planak hiriko euskara normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko Udalaren hizkuntza politikaren neurri proposamenak jasotzen ditu, euskararen bilakaeraren indarguneak baliatuz eta ahuleziak zuzenduz.
Donostiako 615 establezimendutan euskaraz hitz egiteko eta euskaraz artatuak izateko aukera bermatuta daukate herritarrek. Donostiako Udalak denda eta tabernetan euskara sustatzeko abian jarritako kanpainarekin orain arte bat egin duten establezimenduak dira horiek guztiak.
Bagera Elkartean, Donostiako Hernani kaleko 15. zenbakian duen egoitza berrian AUZOKO topagunea jarri nahi dute martxan. Topagune honen helburua, euskaratik urrun dauden auzokideak euskarara hurbiltzea da modu ludiko batean, bakoitzaren jatorria, kultura eta hizkuntza aintzat hartuta.
Astean ordu terdiz elkartuko dira, ostiraletan, 18:00 - 19:30 ordutegian. Apirilaren 17an izango da lehen saioa.
Antzerki-foruma: eta hik zer? DSS2016EUren proiektu nagusietako bat da, Baketikekin lankidetzan kudeatua. Ekimenaren premisa, elkarbizitza hobea lortzeko lan-metodo gisa beste pertsona baten lekuan jartzea da.
Aietetik Erdialdera jauzi egin du Bagerak, izan ere, egoitza berria Hernani kalean du Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak, hiriaren bihotzean. Bagerari eta bide batez euskararen normalizazioari bultzada bat emateko asmoz.
Martxoaren 31n “Euskararen Gutxienekoak” dokumentala aurkeztuko dugu Kontseilurekin batera eta Donostia Kulturaren laguntzarekin Donostian. Antzoki Zaharrean izango da, 19:30ean.