2015eko martxoaren 19an UREPELen hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du Korrikak hemeretzigarren aldiz, martxoaren 29an BILBOra iritsi arte. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Martxoaren 28an, 12:00etan “Donostia euskaraz bete” ekitaldia egingo da Konstituzio plazan; bertan euskararen aldeko manifestua irakurriko da.
Gainontzeko udal ataletan eta entitateetan bezala, kiroldegietan ere, udal langileek lehen hitza euskaraz egingo diote herritarrari.
Orain urtebete Udalak abiatu zuen Udalean ere euskaraz ekimena pauso berriak ematen ari da. Nerea Txapartegi Udal Gobernuko Euskara arduradunak adierazi du helburua oso garbia dela: “Herritarrek administrazioarekin euskaraz egin ahal izatea. Horretarako, gainontzeko udal ataletan eta entitateetan bezala, kiroldegietan ere, udal langileek lehen hitza euskaraz egingo diote herritarrari”.
Merkataritza egitasmoa Amaran abian jarri aurretik, horren berri eman nahi diegu bertako ostalari, merkatari, elkarte, eragile eta herritarrei beraien iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak otsailaren 24an, 19:00etan, Amara Bai Elkartean (Amara kalea, 11)
Merkataritza egitasmoa Antiguan eta Ibaetan abian jarri aurretik, horren berri eman nahi diegu bertako ostalari, merkatari, elkarte, eragile eta herritarrei beraien iritziak eta ekarpenak jasotzeko.
Horretarako bilera irekia antolatu du Euskara Zerbitzuak Antiguan otsailaren 5ean, 19:00etan, Lugaritz Kultur Etxean.
Berrogeita seigarren edizioa izango du BERTSO EGUNAK datorren larunbatean. Egun osoko ekitaldia prestatu dugu elkarlanean Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, Kutxa eta EITBren laguntzarekin. 1968tik urtero-urtero Donostian egin izan da, 1970 eta 1980 urteetan izan ezik. Bertsolari Eguna zen lehen urteetan eta bertsolariak omentzen ziren. 1995 urtean helburua aldatzea erabaki zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak: ordutik mimoz prestatutako saiakera egiten da Kursaaleko oholtzan.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaroak antolatuko ditu datorren otsailetik aurrera. Eskaerak egiteko epea urtarrilaren 30ean amaitzen da.
Donostiako alkatea den Juan Karlos Izagirrek eta Andres Urrutiak, Euskaltzainburuak, Donostiako Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honetan zehazten dira bi erakundeen arteko lankidetzaren oinarriak.
Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko da jardunaldi hauetan.
Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan.
Euskara ikasten ari zara eta mintzapraktika egin nahi al duzu?
Euskaraz mintzapraktika egiteko BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eskaintzen duen Mintzalaguna programan 2014-2015 ikasturtean izena emateko 2. epea zabaldu da urtarrilaren 31 arte.