Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak dirulaguntza lerro berri bat ireki du Donostiako establezimenduen errotulazioa euskalduntzeko. 2023an, hiriko establezimendu mota guztiek barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntza jaso ahal izango dute. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2023an eta dirulaguntza eskaerak onartu egingo dira dirua agortu arte.
Izena emateko epea: 2023ko irailaren 29ra arte
Izena emateko lekua: