Euskara ikasteko dirulaguntzak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko diru laguntzak ematen dizkie donostiarrei edo donostiarrak ez izanda ere bertan lan egiten dutenei.
 
Diru laguntza hauek HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroetan parte hartzeagatik ematen dira.

Ikastaro hauek dira diruz laguntzen direnak:
  • neguko ikastaroak
  • udako ikastaroak
  • neguko zein udako barnetegiak
  • autoikaskuntza ikastaroak

Dirulaguntzen zerrenda 2021-2022. Akats zuzenketa.

 

Zerrendak ezagutzera ematea. Akatsak zuzentzea.

 

2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu dutenen zerrenda.

 

Aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzendu edo dokumentazioa osatzeko epea: 2022ko ekainaren 6tik 17ra (biak barne).

 

Akatsak zuzendu ondoren, dokumentazioa aurkeztu behar da Euskara Zerbitzuan edo Udalinfoko bulegoetan.

 

Akatsak zuzentzeko zerrenda

2021-2022 ikasturtea

 ADI! HILABETEKO EPEA DIRULAGUNTZA ESKATZEKO!

Ikasturte berria 2021eko urriaren 1ean hasi zen eta euskara ikasi nahi duenak, hiriko euskaltegi edo homologatutako zentro batera joan beharko du matrikula egitera. Behin matrikula eginda, Euskara Zerbitzuan badu euskara ikasteko dirulaguntza eskatu. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da.

Eskaera online edo aurrez aurre egin daiteke:

On line

Eskabidea

- Euskara Zerbitzua: Konstituzio plaza, 2 (09:00 - 14:00)

- Udalinfo Easo: Easo kalea, 41 (09:00-14:00)

- Udalinfo Morlans: Morlanseko biribilgunea, 1 (09:00-14:00 / 16:00 - 18:00)

- Udalinfo Altza: San Martzial plaza, 4 (09:00 - 14:00)


Dirulaguntzak ikastaroa amaituta ordainduko dira eta ezinbestekoa izango da honako baldintzak betetzea:

  • %75eko asistentzia


Euskara Zerbitzuak, gehienez, euskaltegiko matrikularen %55 lagunduko du diruz. Dirulaguntza hauek bateragarriak dira HABEk maila bat gainditzeagatik ematen dituen dirulaguntzekin, beti ere, matrikularen kostu osoa gainditzen ez badute.

Oinarriak

 

Diru-laguntzen datuak: azken ikasturtean emandako diru laguntzak

2019-2020 Ikasturtea

  • Diruz lagundutako eskabideak: 1.547
  • Emandako dirulaguntzak: 248.075,01 €

 

2018-2019 ikasturtea

(Negukoak eta udakoak)

  • Diruz lagundutako eskabideak: 1.353
  • Emandako dirulaguntzak: 275.841,78 €

 

(2017-2018 ikasturtea)

Negukoak eta udakoak:

  • Diruz lagundutako eskabideak, guztira: 1.295
  • Emandako diru laguntzak, guztira: 265.844,37 €
Itzuli