Establezimenduen azterketa soziolinguistikoa

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostiako 7 auzotako 10 kale komertzialetan kokatutako 544 establezimenduren egoera soziolinguistikoa aztertzeko proiektua jarri zuen abian 2012an.

Honako bi helburu hauek zituen azterketa honek:
  1. Merkataritzan eta ostalaritzan euskarak bizi duen egoera soziolinguistikoa ezagutzea.
  2. Euskara sustatzeko Donostiako Udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntza ezberdinez baliatzeko establezimenduak duen interesa ezagutzea.
Azterteka soziolinguistikoaren nondik norako nagusiak
Azterketa horren bidez hizkuntzek komunikazio komertzialean duten garrantzia, establezimenduetako hizkuntzen ezagutza, merkataritza arloko hizkuntza paisaia edota euskararen erabilerari buruzko datuak establezimenduetan jaso ahal izan dira.

Horrez gain, Donostiako Udalak establezimenduen esku jartzen dituen hizkuntza zerbitzuen inguruko informazioa ere eman du: diru laguntzak, ikastaroen eskaintza, testuen itzulpena edota zuzenketa egiteko zerbitzua, komunikazio komertziala hobetzeko tresnak eta abar.
Lankidetzak
Egitasmo hau aurrera eramateko, Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzua elkarlanean aritu da merkataritza eta ostalaritza sektoreko SShops Donostia, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea eta Gipuzkoako Merkatarien Elkartearekin. Siadeco enpresa da lanaren zuzendaritza teknikoaz arduratzen ari dena.
 
 
Itzuli