Euskara Erabili

Doako itzulpen, zuzenketa eta kontsulta zerbitzua

Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.

 

Gehiago irakurri

Menu bihurgailua

Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.

Tresnaren ezaugarriak

Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.

Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.

Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.

Menu Bihurgailua

Gehiago irakurri

Idazten laguntzeko aholkuak, oharrak, ...

Lanerako idazkiak argitalpenak erraztasunak eman nahi dizkizu euskara lan esparruko idatzietan erabiltzeko zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskainiz. Tresna baliagarria izan nahi du euskara normaltasunez eta gero eta maiztasun handiagoz erabiltzeko ahalegin berezia egiten ari zareten merkatari eta enpresari donostiarrentzat.

Gehiago irakurri

Establezimenduen azterketa soziolinguistikoa

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, Donostiako 7 auzotako 10 kale komertzialetan kokatutako 544 establezimenduren egoera soziolinguistikoa aztertzeko proiektua jarri zuen abian 2012an.
Gehiago irakurri

kaixo! kanpaina

“Kaixo”, euskaraz egin daitekeela jakinarazteko
Merkataritza zein ostalaritzako bezeroak euskaraz hartzeko gaitasuna duten Donostiako  191 establezimenduk Kaixo! errotulua dute jarrita euren establezimenduetan. Egitasmo pilotua da, aurrerantzean osatu eta hiriko beste establezimendu eta auzoetara zabaltzeko asmoz abian jarritakoa.
Gehiago irakurri