Euskaraldia: hirugarren edizioa

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak indartu edota aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denboran mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia 16 urte gorako herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Norbanako gisa (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere badugu ariguneen bidez. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatuko da.

 

  •  Ahobizi rola betetzen duenak euskara ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Lehen hitza, beti, euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen duenarekin euskaraz jarraituko du, elkarrizketa elebidunak ahalbidetuz. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

 

  • Belarriprest rola betetzen duenak euskaraz dakiten guztiei berari euskaraz egiteko eskatuko die. Berak, aldiz, ez du lehen hitza beti euskaraz egingo eta ez du beti euskara ulertu edo dakitenekin euskaraz egingo. Bere esku geratuko da besteekin euskara noiz erabili.  Euskara ulertu behar da gutxienez rol hau betetzeko.

 

  • Ariguneak: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan  edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean.. Ariguneak areagotzeko helburua finkatu da hirugarren ediziorako. Euskaraldiaren hirugarren edizioan parte hartzeko deia egin diete era guztietako entitateei. Ariguneak osatu eta izena emateko epea zabalik dago jada, euskaraz aritzeko guneak sortuko dituzten entitateek ariketan parte har dezaten. Aurreko edizioetan parte hartu zutenek, datuak eguneratu ditzakete dagoeneko.

Donostia martxan da Euskaraldiaren hirugarren ediziorako. Arukezpen ekitaldia ekainaren 11n egin zen hiriko San Telmo Museoan. Bertan Eneko Goia alkateak, Tanya De La Cruz aktoreak, Iñaki Salvador musikariak, Esther Arrojeria Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak eta Pilar Kaltzada kazetariak hartu zuten parte.

Eman izena!

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Irailaren 28tik aurrera, belarriprest eta ahobizi guztiek eman dezakezue izena Euskaraldian parte hartzeko! Sartu estekan eta batu ariketara!

Donostiako Kultur Etxe guztiak, Benta Berri eta Bidebietako kiroldegiak, Begera Elkartea eta Euskara Zerbitzua informazio puntu bihurtuko dira. Bertan izena eman ahal izango da, baita txapak lortu ere.

Euskaraldiaren aurkezpena iruditan

DSC_0042.JPG

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskaraldiko abestia

Aurreko edizioetako datuak Donostian

 

EUSKARALDIA DONOSTIAN

 

URTEA

 

AHOBIZI

 

BELARRIPREST

 

GUZTIRA

 

ARIGUNE

 

2018

 

12.849

 

4.800

 

17.659

 

---

 

2020

 

 9.729

 

2.812

 

12.554

 

2.000

Itzuli