"Euskaraz barra-barra" egitasmoa, Donostian ezezik, Euskal Herri osoan jarriko da martxan. Horrela, jendaurreko zerbitzua euskaraz eman dezaketen establezimenduak modu berean identifikatuko dira hiri eta herri guztietan. Marka berri orokor horrek, "Hemen ere euskaraz" marka ordezkatuko du hemendik aurrera. Zure establezimenduan euskaraz egin nahi duen bezeroari erraztasunak eman nahi badizkiozu, ekimen honetan parte hartzera animatzen zaitugu.
Bi baldintza betetzen dituen establezimenduak parte har dezake:
1-Jendaurreko langileek euskaraz ulertu behar dute:
-Langile kopurua 2-10 denean, uneoro langileen %50ek gutxienez euskaraz ulertu behar dute.
-Langile kopurua 10etik gora denean, uneoro langileen %30ek euskaraz ulertu behar dute.
2-Bezeroari lehen hitza euskaraz egin behar diote
Establezimenduaren irudia eta errentagarritasuna hobetuko dira
Establezimendu horien sustapena egingo da
Promozio-kanpaina bateratuak egingo dira ( komunikabideetan, kale ekintzak,..) eta sare sozialak (twitter, facebook...) erabili.
Donostiako Sustapenak promoziorako eta prestakuntzarako egiten dituen ekintzez baliatu ahal izango dira establezimendu horiek: Punto Dendako ekintzak, merkatarien eta ostalarien on line komunitateaz baliatzea, prestakuntza tailerrak jasotzea, eta abar.
Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak, bere Euskara Zerbitzuaren bidez, sustatzen dute Donostiako Sustapena, sektoreko ordezkariak diren SShops Donostia, Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzarekin. Horiez gain, euskararen erabileraren alde lan egiten duten hiriko hainbat elkarte ere lankidetzarako prest agertu dira: Euskara batzordeak, Bagera, eta abar.
Bestalde, Euskal Herriko zenbait udalerri ari dira parte hartzen egitasmoan.