Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, aipatutako gremioetako profesionalentzat euskarazko ikastaro espezifikoak antolatzen ditu urtean bitan.
Ikastaro motak:
Euskara ikasten lehen urratsak emateko ikastaroak
I Modulua, 60 ordu, 60 €
Helburua: zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.
Iraupena: 60 ordu. Prezioa:60 €.
Jarraipen moduluak: 60 ordu, 60 €
Helburua: hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.
Idazteko gaitasuna hobetzeko ikastaroak
- Lanerako idazkiak I
Helburua: Laneko idatzi laburrak (faxa, e-maila, fakturak,erreziboak…) sortu ahal izateko idatzizko komunikaziorako oinarrizko gaitasuna lantzea.
- Lanerako idazkiak II
Lehenengoaren jarraipena. Helburua: laneko idatziak (merkataritzako gutunak, aktak, erreklamazioak…) sortu ahal izateko oinarrizko gaitasunak zabaltzea eta hobetzea.
Ikastaroak astean bi egunez izaten dira honako ordutegietan:
- Merkatariak: 08:00-10:00 / 14:00-16:00 / 20:00-22:00
- Ostalariak: 08:00-10:00 / 14:00-16:00 / 17:00-19:00
Ikastaro hauek hiriko euskaltegi pribatu homologatuetan ematen dira, HABEren erregistroan izena emanda daudenetan:
- HITZEZ (Gros): 943 27 81 55
- ILAZKI (Parte Zaharra): 943 42 49 10
- AEK (Gros: 943 32 76 11), (Amara Berri: 943 47 45 92), (Antigua: 943 21 80 88)
- LEGAZPI 6 (Antigua, Parte Zaharra): 943 21 99 07
- URRATS (Amara Berri): 943 46 55 93
- URUMEA (Altza, Zentroa: 943 46 46 55
Diruz lagundutako taldeak dira;
Eusko Jaurlaritzako HABEren (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren diru laguntza dute, diru laguntza hauek zuzen-zuzenean ematen zaizkio ikastaroa ematen duen Euskaltegiari. (Euskaltegientzako diru laguntzak programa).