Uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean. Irailean hasitako ikastaroen kasuan, azken eguna irailaren 30a.
Autoikaskuntza, Barnetegiak: ikastaroa hasi eta hilabeteko epean.
Internet bidez edo papereko Eskabidean
Euskara Zerbitzua edo UdalInfoko bulegoak: 9:00-14:00
16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
Gutxienez %75eko asistentzia egiaztatzea.
Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.
Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko 13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.
Eskatzailearen NANaren kopia
Erroldatu gabeko ikasleek lan egiten duten Donostiako zerbitzu enpresa edo entitatearen agiria.