Zure establezimenduaren zerbitzua hobetzen lagundu nahi dizugu, hizkuntza kudeaketa egoki baten bidez. Jarraian duzu gure zerbitzuen eskaintza:
1.- Euskara ikasteko dirulaguntzak
2.- Merkatarientzako eta ostalarientzako ikastaroak
3.- Errotulazioa (barru zein kanpokoa) euskaraz edo ele bitan jartzeagatik dirulaguntzak
4.- Testuen doako itzulpena eta zuzenketa
5.- Euskaraz artatu dezaketen establezimenduen identifikazioa
6.- Euskara ikasten hasteko aplikazioa ostalarientzat (Erraza da)
7.- Taberna eta jatetxeetako menuak euskaratzeko bihurgailua
Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko establezimenduen barruko zein kanpoko errotulazioa euskalduntzeagatik dirulaguntzak emango ditu. Horretarako, Udaleko Euskara Zerbitzuak 10.000 euro bideratuko ditu 2022an eta dirulaguntza eskaerak dirua agortu arte onartuko dira.
Ostatu eta jatetxeetako menuak eta kartak euskaratzeko tresna da menu bihurgailua.
Tresna hau ez da itzultzaile automatiko bat. Menu eta jaki aukera ugaria euskarara bihurtzen duen tresna besterik ez da, modu erraz eta berehalakoan.
Bihurgailu hau etengabe hobetzeko asmotan gara, bidali zure iradokizunak eta berehala erantzuten saiatuko gara.
Nolanahi ere, beti da gomendagarria tresnak proposatutakoa euskaraz dakien norbaitek berrikustea.
Euskarazko testuak sortzerakoan edota itzulpenak zein zuzenketak egiterakoan sortzen diren zalantzak argitzeko tresnak daude hemen eskura. Lan arloko idatziak zuzenak izan daitezen zenbait aholku, ohar, eredu eta adibide eskaintzen dira bertan.